top of page

Nor gira?

Urte osoan, kalitatezko baratzekari onak pusarazten ditugu, sanoak eta biologikoak, lehentasuna emanez mota zaharrer, tokikoer eta ez-hibridoer. Autonomia xede izanki, landareak guhaurek ekoizten ditugu. Udaberrian, horietako ainitz saltzen ditugu, nornahik baratzekari onak egiteko parada izan dezan!

 

Guk ekoitzi baratzekariek Bio eta Idoki labelak dituzte.

Laburzki, laborantza biologikoan aritzeak erran nahi du ez pestizidarik, ez produktu kimiko sintetikorik baliatu gabe ekoiztea. Baina Europako kargu-kaier biologikoaren arauak aski malguak dira; adibidez, ez dute kondutan hartzen landare-motak nundik heldu diren, landareak hibridatuak diren, ez eta etxaldearen praktika etikoak zein diren ere. Beraz, guretzat, zinez funtsezkoa da Europako arauak baino haratago joaitea, ekologiaren aldeko engaiamendua gehiago sakonduz, eguneroko jokabideetan. Gure lanak, beraz, ingurumena, kontsumitzaileak eta ekoizleak errespetatzen ditu!

Ikusmolde horri jarraiki sartu gira euskal laborari ekoizleen Idoki labelean, tokikoak eta izarizkoak diren eta kalitate-desmartxa (laborantza biologikoa, AOP, etab.) batean sartuak diren etxaldeetako produktuak agerian emaiteko xedea baitu.

 

Produktu gehienak zirkuitu laburrean saltzen ditugu

Gehiena merkatuetan eta etxaldean zuzenean saltzen dugu, eta gaineratekoa ekoizleen dendan, AMAPean eta jatetxeetan. Baratzekari jangarririk sekula ez botatzerat lehiatzen gira. Horretarako –baita bezeroer ahal bezainbat aniztasun proposatzeko ere-, ekoizpenaren zati bat apailatzen dugu: etxeko piperrada, kuiazko krema, akazia ziropa, sagar jelera eta jusa, biper goxoa ozpinetan, biper bizi purea, tipula goxo melatua etab.  

Hori guzia zuhaurek deskubritzeko, gure salguneak hemen atzeman ditzakezu. Bertzalde, gure baratzekariak ederki prestaturik jastatzen ahal dituzu, L'ART'ZAIN (Irissarry) edo le Xuxu (Miarritze) jatetxeetan, baita, lagun paristarrentzat, Zingamen ere (11. arrondizamenduan).

 

Bertzeer idekitzea ere funtsezkoa da gure etxaldean.

Idekidura xede, tokiko bertze baratzezainekin harreman hertsia dugu, elgar laguntzeko eta gaitasunen partekatzeko. Konparazione, aldizkatze-talde biologiko baten kide gira, Isturitzen. Horri esker, lurrak eta materiala partekatzen ditugu, eta, sustut, baratzekari batzuk elgarrekin egiten ditugu. Bertzalde, EARLa Ipar Euskal Herriko eta Seignanxeko biper goxoaren Biper Eztia sindikatuan zinez inplikatua da, tradiziozko produktua agerian eman nahi duten eta tokiko eta antzinako baratzekaria Euskal Herrian iraunarazi nahi duten bertze biper goxo ekoizle batzuekin batean.

 

Horrez gain, betidanik, garrantzi handia eman diegu ezagutzen eta antzeen transmisioari. Horri esker, aprendiz ainitzek ikasi dute lana Xotildeian, gurekin. Are gehiago, etxaldean bi baratzezainen babesle izan girenez , instalatu ahal izan dute, eta lan-proiektua abiarazi. 

Bai, hala da! EARLa formakuntza praktikorako (eta teorikorako) tokia ere bada, hortik pasatzen diren kurios ainitzentzat! Etxaldea ezagutzerat jiten diren ikasleer eta wwoofers* direlakoer lurraren, lanaren eta produktu onen maitasuna gogo haundiz transmititzen diegu.

*wwoofingak baratzezaintza biologikoa ezagutu nahi dutener parada emaiten die ostatuaren eta jatekoaren ukaiteko, etxaldean zenbait orenez lan egitearen truk. Horrez gain eta sustut, mundu zabaleko jendea ezagutzeko eta kulturak trukatzeko parada emaiten du... Gure lanbideak bidaiatzeko parada guti emaiten duenez, bidaia etxalderat ekartzen dugu!

Gure baratzekari izarrak !

Etxaldean, baratzekari ainitz ekoizten dugu, baina batzuez bereziki harro gira !

 

Udan

- Hamabortz bat antzinako tomate mota ez hibrido, gerezi tomatetik Mendigorria haundirat

- Biper goxoa, tokiko biper mota

- Gure tipulak: gorria, horia, Urruñakoa, Trébonsekoa, Cévennes-etako goxoa…

- Itsas udareak, borobil ala luzeak, xuriak ala ubelak!

 Udazkenean

- Hamabi kuia mota, forma eta kolore guzietakoak!

- Gure jus-sagarrak, sagardiko antzinako eta tokiko motak

 Neguan

- Entsaladak, uraza nahasketak, erroketa, ardi-mihia, etab.

- Amerikako erraldoia, espinaka zinez goxoa

- Hiru zerba mota, gustu guzien asetzeko

 Udaberrian

- Hartz-baratxuria: martxoan eta apirilean fresko saltzen dugu, eta urte guzian destilatze-urean

- Gure landare mota ainitz, partikularrendako

Xotildeia au fil des années

Reprise de la ferme familiale par Jean-Michel

Année de rupture, météo catastrophique.

Décision de diversifier la production

Création de l'AMAP d'Ascain

1989                   Maraîchage spécialisé                 2007               Maraîchage diversifié             2008      

Début de la conversion à l'Agriculture Bio

Installation de Christine

Création du GAEC Xotildeia

Fin de la conversion : agrément AB

Début de l'accueil de wwoofers

Départ de Christine

Installation

de Libe

2009        En conversion        2011        En conversion        2012        En Agriculture Bio        2016

Départ de Libe

Création

de l'EARL

                               2021       à suivre nouvelles étapes en 2023...

bottom of page